Giro ona izan da nagusi gaur [maiatzak 20] Markina-Xemeingo Okela Egunean. 11:15 aldera hasi da jaia, ardi txakur erakustaldiagaz. Eta ondoren jaiak Zelai eta frontoi inguruak hartu ditu.
Gorka Muniozguren eta Leila izan dira eguneko lehen protagonistak. Zelaian kokatuta, ardi txakur erakustaldia egin dute Larruz baserriko kideek. Muniozgurenek Paston txakurragaz egin du erakustaldia, Leilak berriz bi txakur erabili ditu: Yulka eta Naika.
Bien bitartean bildotsak erretzen zeuden. Eta azokako postuetan jende asko ibili bada ere, herritarrak bildotsa dastatzeko zain egon dira; 24 bildots prestatu dituzte.
12:30 puntuan hasi da bildots dastaketa. Ordurako, baina, jende ilada luzeak zeuden. Pintxo bakoitza 1,50 euroan saldu dute, eta herritar bakoitzak gehienez ere bost pintxo erosi ahal izan ditu.
Bikdots erre usainak herrigune osoa hartu du, eta musikariek girotuta, jaia arrakastaz ospatu da.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.