Iraitz Etxebarriak irabazi du Etxebarriko BTT jaitsiera

Arrakastaz ospatu da Etxebarrian BTT jaitsiera; estreinako egin da ekintza, eta 86 txirrindularik parte hartu dute. Gainera, antolatzaileek jakitera eman dutenez, Euskal Herritik, Kataluniatik eta Espainiatik etorri dira parte hartzaile batzuk. Horien guztien artean, Iraitz Etxebarria izan da onena: 2 minutu eta 37 segundotan egin du ibilbidea. Akarregin hasi eta Etxebarriaraino jaitsi dira parte hartzaileak; 2.060 metroko ibilbidea egin dute. Eta goizean ibilbidea ikuskatzeko aukera eduki dute parte hartzailee. “Ibilbide polita eta entretenigarria da”, esan du haietako batek. Txomiin Izagirre de Vega izan da bigarren azkarrena; 2 minutu eta 44 (2:44:01) segundotan egin du ibilbidea. Hirugarren geratu da Fernando Grijalba Olañeta (2:44:18). Parte hartzaileak bi aldiz jaitsi dira Akarregitik, 15:00etan eta 17:00etan. Neskei dagokienez, bakarrak parte hartu du: Andrea Vega Martinez (3:58:99). Eta nesketan bakarra izan denez, saria eskuratu du. Ez da aparteko ezustekorik gertatu, eta baten batek zuhaitza jo badu ere, ez du minik egin. Sariketa 19:30aldera egin dute. Eta proba Euskadiko BTT-DH Open Txapelketarako puntuagarria izan denez, sari horiek ere eman dituzte. Aipatzekoa da, baita ere, Etxebarriak Bizkaiko Txapelketa ere irabazi duela. Proba Lea-Artibaiko mendi bizikletazaleek antolatuta egin da. Horiek, baina, Traparaganeko Behetik Behera eta Amets Txurruka Lagunartie elkarteen laguntza eduki dute. Elite mailako lehen hiru txapeldunak:
  1. Iraitz Etxebarria Etxebarria
  2. Fernando Grijalba Olañeta
  3. Aritz urdanpilleta Etxebeste
23 urtez azpiko lehen hiru txapeldunak:
  1. Xabi Etxebeste Udanpilleta
  2. Eneko Garcia Prado
  3. Gullermo Pajaras Cañas
Txikien mailako lehen hiru txapeldunak:
  1. Unai Larra Castro
  2. Miguel Cañas Torres
  3. Beñat Otermin Egialde
MA 30 kategoriako lehen hirurak:
  1. Txomin Izagirre De Vega
  2. Ivan Fernandez Blanco
  3. Fernando Perez Borja
MA 40 kategoriako lehen hirurak:
  1. Manuel Martin Castro
  2. Javier Ruiz Alvarez
  3. Zigor Urain Zabala