Cikamintza beketarako 106 eskaera jaso ditu Cikautxok
Cikamintza bekak aurtengo udan atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikastera doazen gazteei zuzenduta daude. Cikautxok apirilean iragarri zuen 50 beka emango dituela aurten, eta erantzuna erabatekoa izan da: 106 eskaera jaso dituzte (75 neska eta 31 mutil).
Herriei dagokienez, ondoko herrietatik jaso dituzte eskaerak: Amoroto (2), Aulesti (2), Berriatua (2), Etxebarria (2), Gizaburuaga (2), Ispaster (1), Lekeitio (35), Markina-Xemein (20) eta Ondarroa (40).
Adin tarteei dagokienez, ondokoak izan dira: 1999 (9), 2000 (16), 2001 (35), 2002 (26) eta 2003 (20).
Pertsonako, gehienez, 2.000 eurokoa izango da diru laguntza. Aurkezteko hiru baldintza bete behar ziren: Lea-Artibaikoa izatea, 1999tik 2003ra jaiotakoa izatea eta euskara menperatzea.