Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak bi urtetik behin antolatzen du Musikaldia; aurten Bilbon ospatu da. Zapatuan [maiatzak 20] izan zen ekintza, eta 3.500 ikasle batu ziren. Horien artean, hain justu, Lea-Artibai eta Mutrikuko abesbatzak eta musika ikasleak egon ziren. Lehenengo argazkian, Mutrikuko Anaiarte abesbatzako kideak.
Anaiartekoak, zapatuan Bilbon. Argazkia: Anaiarte.
Anaiartekoek jakitera eman dutenez, zapatuan Santos Juanes elizan eskaini zuten emanaldia; 4 kanta ekaini zituzten mutrikuarrek:
Cantar de nenos,
Habana te quiero,
Tu no sabe inglé eta
Lorerik ederrenak. Piano jotzailea Ane Rivas izan zela esan dute.
Tarineko musikariak, Bilbon. Argazkia: Tarine Udal Musika Eskola