Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Euskal Herri mailako Musikaldian parte hartu dute Lea-Artibai eta Mutrikuko musikariek

Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak bi urtetik behin antolatzen du Musikaldia; aurten Bilbon ospatu da. Zapatuan [maiatzak 20] izan zen ekintza, eta 3.500 ikasle batu ziren. Horien artean, hain justu, Lea-Artibai eta Mutrikuko abesbatzak eta musika ikasleak egon ziren. Lehenengo argazkian, Mutrikuko Anaiarte abesbatzako kideak.
Anaiartekoak, zapatuan Bilbon. Argazkia: Anaiarte.

Anaiartekoak, zapatuan Bilbon. Argazkia: Anaiarte.

Anaiartekoek jakitera eman dutenez,  zapatuan Santos Juanes elizan eskaini zuten emanaldia; 4 kanta ekaini zituzten mutrikuarrek: Cantar de nenos, Habana te quiero, Tu no sabe inglé eta Lorerik ederrenak. Piano jotzailea Ane Rivas izan zela esan dute.
Tarineko musikariak, Bilbon. Argazkia: Tarine Udal Musika Eskola

Tarineko musikariak, Bilbon. Argazkia: Tarine Udal Musika Eskola