Emanaldia barikuan [maiatzak 26] izango da, 23:00etan, Beikozinin. Sarrerak salgai daude, 10 euroan, Beikozinin.
2015ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lana eta gero, oraingoan Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz osatu du Margolaria diskoa; diskoa “hurbilekoa, eskuzabala eta sendoa” dela jakitera eman dute. Guztira, hamar kantuk osatzen dute diskoa. “Kantuek gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko balio dute”.
Halaber, entzunaldi hunkigarri batez baliatuta, abestiak bata bestearekin lotzen direla diote. “Eta modu harrigarrian harraptzen gaituzte, gure barruan hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala”.
Oro har, grabaketa saioetan lortutako komunikazio musikalaren ondorioz, interpretazioaren sobrietate dotoreak “abestien kualitatea mailarik gorenera” igotzen du, non intentsitatea eta emozioan arteko jolasak, sakontasun handia ematen du.
Margolaria-n ahotsak gertutatsun handiagoa hartzen duela eta atseginagoa somatzen dela diote. “Ahotsaren intentsitate maila hori lan honek funtsean dakarren mezu animikoaren zabalkunderako erabat lagungarria da”.
Taldeak dio diskoa esfortzu handi baten emaitza biltzen duen lan borobila dela.
Bateria: Angel Celada
Baxua: Jon CaƱaveras
Pianoa eta teklatuak: Koldo Uriarte
Gitarra: Rafa Rueda
Biolina: Nika Bitchiasvili
Azaleko irudia: Alain Urrutia margolariaren lanak
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.