Haur transexualen errealitatea azalduko du Chrysallis elkarteak Lekeition
Maiatzaren 17an izan zen Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Chrysallis elkartearekin hitzaldia antolatu du Lekeitioko Udalak. Hitzaldia maiatzaren 29an izango da, 18:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan.
“Adingabe transexualen familien elkartea da Chrysallis. Elkartearen helburua haur transexualen familiei zuzendutako laguntza sarea osatzea eta ezagutza zabaltzea da”, azaldu dute. Hori dela eta, elkarteak haur transexualen errealitatea ezagutzera emango du. “Dauzkagun ideiak deseraiki eta desmuntatzea zein garrantzitsua den nabarmenduko dute”.