Ekainaren 17an egingo den Lekeitioko Triatloiaren hasiera ordua ordubete atzeratzera behartuta egon da proba antolatzen duen
Garraitz Kirol Taldea. Egun berean beste kirol proba bat dagoela eta, Ertzaintzari Lekeitiora garaiz ailegatzea ezinezkoa egiten zaiola jakinarazi dio Trafiko Zuzendaritzak. Marea beherantz doala kontuan hartuta igeriketa ibilbidea ere aldatu behar izan dute.
Beraz, marearen arabera 14:00etan hastea pentsatuta zeukaten proba,
15:00etan hasiko da.
Triatloiko igeri zirkuito berria. Irudia: Garraitz
Igeriketa zeharkaldia. Beste alde batetik, aurten ere Garraitz irla inguratzen duen 20. Kilin Kala igeriketa zeharkaldia egongo da uztailaren 1ean, Garraitz Kirol Taldearekin eskutik. Frogan partehartzeko izena emateko epea zabalik dago
ekainaren 30era arte webgunean. Alebin, txiki eta nagusien mailako igeri zeharkaldiak egongo dira 11:00etatik aurrera. 300 pertsonara mugatuta dago proba.