Joan den asteko martitzenean [maiatzak 16] eta asteon [maiatzak 23]
unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasle eta langileek egindako grebagaz bat egin du Lekeitioko Eskola Publikoko guraso elkarteak ere. Beheko argazkian ikusten den modura, greba egunean gurasoek ere agerraldia egin zuten eta eskolako langileei babesa erakutsi nahi izan zieten. Halaber, euskal eskola publikoaren alde
Hezkuntza Sailaren jarrera aldatzea eskatu dute.
Lekeitioko Eskola Publikoko gurasoak, greba egunean eskolako langileei babesa adierazteko egindako elkarretaratzean. Argazkia: Guraso Elkartea.