Foru erakundeak jakitera eman du 7.500 biztanletik beherako udalerrietan udalaren eskumenean dauden azpiegituretan inbertsioak sustatzeko diru laguntzak eman dituela. Zehatz esateko, bi tartetan eman ditu laguntzak: 1.200 biztanletik beherako udalei; horiek aurrekontuaren %82,2ko finantzaketa lortu dute. Bigarrenez, 1.200-7.500 biztanle bitarteko udalek jasoko dute laguntza; obren aurrekontuaren %30,2 jasoko dute.
Hona hemen Lea-Artibain laguntza jaso duten
herriak:
- Amoroto: 33.030,5 euro, Oletako errepide zatia konpontzeko.
- Aulesti: 48.206,12 euro (bide publikoak eta beren zoladuraren hobekuntza lanak).
- Etxebarria: 79.932,59 euro (udaletxeko estalkia birgaitzeko).
- Gizaburuaga: 29.336,52 euro (kiroletako jolasgunea).
- Ispaster: 95.250,47 euro (kiroldegiaren egokitzapena –lehen fasea–).
- Mendexa: 42.912,13 euro (Likoa baserri inguruan zoladura eta drenajea hobetzeko lanak).
- Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz: 71.589,84 euro (udal bideen hobekuntza).
- Ziortza-Bolibar: 57.475 euro (pilotalekua berritzeko lanak).
- Berriatua: 63.863,33 euro (brigadako biltegia eraikitzeko –lehenengo fasea–).
- Lekeitio: 139.955,47 euro (Santa Katalina etorbidearen egokitzapenerako –bigarren fasea–).
- Markina-Xemein: 50.526,09 euro (udaletxe zaharreko eraikinean komunak ipintzeko).