Ondarroako kale mozketa dela eta, Bizkaibusek aldaketak egingo ditu bihar
Bizkaibusek jakitera eman duenez, bihar [maiatzak 30] 09:00etatik 13:00etara autobusak ez dira pasako Kamiñazpitik eta Errenteriatik. Kale mozketak Bilbora joateko bi autobus lineetan eragingo du (Durangotik edo Ermuatik). Beraz, herritarrek Antzosolon edo Itsasaurren autobusa hartu edo jaitsi beharko dira.