Aulestiko VII. Motor Irteera izango da zapatuan
Aulestiko VII. Motor Irteera zapatuan da, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez aurten bi ibilbide desberdin prestatu dituzte.Hain zuzen ere, motorren ezaugarrien arabera egokitu dute irteera, eta ondorioz, ibilbide luzea eta laburra prestatu dituzt...
Hain zuzen ere, motorren ezaugarrien arabera egokitu dute irteera, eta ondorioz, ibilbide luzea eta laburra prestatu dituzte.
10:00etan Donibane Enparantzan elkartu, eta kostalderantz abiatuko dira.
Ibilbide luzeko zein laburreko partaideak Debaraino elkarrekin joango dira.
Ondoren, ibilbideak burututa, Arantzazun batuko dira guztiak berriro, eta 15:00ak aldera Arraten bazkaltzeko asmoa dutela zehaztu dute antolatzaileek.
Ibilbideak
Motor txikieneko gidariek honako ibilbidea egingo dute: Aulesti-Berriatua-Ondarroa-Mutriku-Deba-Sestoa-Azpeitia-Azkoitia-Zumarraga-Oñati-Arantzazu.
Motor handiagoen edota abiadura gehiago hartzen dutenen gidariak Debatik Zumaiara joango dira. Handik, Azpeitia, Beasain, Legazpi, Zumarraga, Bergara eta Oñati zeharkatuta helduko dira Arantzazura.
Izen ematea
Zapatuko motor irteerara joateko asmoa dutenek izena eman behar dute.
Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar dute: 659 13 28 94 (Joni).