Helduen Tertuliak gonbidatuta,
Nora ez dakizun hori eleberria aurkeztu du Irati Jimenez idazleak Lekeitioko Eskolan egin zuten solasaldian. Hamabi laguneko taldea elkartu zen Mundakako idazlearen lana hobeto ezagutu ahal izateko. Eguraldi onak eraginda, jende gitxi batu ziren arren “0so gustura” egon zirela nabarmendu dute Lekeitioko Helduen Tertuliako kideek.
Irati Jimenezegaz solasaldia. Argazkia: Lekeitioko Helduen Tertulia
Liburua erdi biografikoa dela azaldu zien idazleak, bere bizitzako toki eta esperientzi asko agertzen direlarik. “Liburuan harilkatzen diren istorioetan bezala, mundu fantastiko batean sartu ginen beragaz”, azaldu dute.
Horrez gain, idazleek erabiltzen dituzten trikimailu edo teknika batzuk ere irakatsi zizkien Jimenezek, eta emakume idazleen egoeraz ere jardun zuten.