Ekainaren 10ean [zapatua] Gure Esku Dago-k Bilbon egingo duen ekintzan parte hartzeko autobusak antolatu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko herri dinamikek. Herri batzuetan, Bilborako deia egiteko galdera ikurrak mosaiko itxuran osatu badituzte ere, beste batzuetan autobusean izena emateko epea eta konpromiso txartelak eskuratzeko aukera eman dute. Hemen zerrenda:
- Amoroton domekan [maiatzak 28] egin zuten mosaikoa, plazan.
- Aulesti: Ekainaren 10ean Bilbora joateko autobusean izena eman behar da, Ilunzar eta Ubilla tabernetan. Konpromiso txartelak ere bi leku horietan daude eskuragarri.
- Berriatua: barikuan [ekainak 2], 17:30ean plazan batu eta galdera ikurra osatuko dute. Argazkia eta Bilbora joateko deia egiteaz gain, konpromiso txartela eskuratuko dute herritarrek. Berriatuko herri dinamikak koral koloreko kamisetagaz joateko deia egin die herritarrei.
- Etxebarrian joan den asteko barikuan [maiatzak 26] egin zuten mosaikoa.
- Ispasterren, ostera, ekainaren 4an, galdera ikurraren mosaikoa egin eta argazki erraldoia aterako dute, 13:00etan, plazan.
- Lekeitio: zapatuan [ekainak 3] egingo dute galdera ikurraren mosaikoa, 19:00etan, Talan. Bestalde, ekainaren 10ean Bilbora joateko autobusean (15:30ean Mandaskatik aterako da) Guzurmendin edo ikastolaren tabernan (Eskolapean) izena eman ahal da. Konpromiso txartela+autobuserako txartela=5 euro.
- Markina-Xemein: Bilbora joateko txartelak salgai daude Alarabi eta Ixaie dendetan.
- Mutriku: autobusean izena emateko barikuan (ekainak 2), 19:00etatik aurrera Beheko Plazan. Egun horretan, baita ere, galdeketa eguneko irudiak proiektatuko dituzte. Ekainaren 10ean Bilbora autobusez joan nahi duenak izenak eman lehenbailehen.
- Ondarroa: Bilbora joateko autobusean izena emateko, eguenetan edo barikutan (18:30etik 20:30era, lokalean). Zapatuan (ekainak 3) KamiƱazpin, eta domekan (ekainak 4) Alamedan.