Gasteizen eta Durangon jokatu diren maila ezberdinetako Euskadiko Txapelketetan emaitza bikainak lortu dituzte Lekeitioko Tximista eta Markina-Xemeingo Atletismo Taldeetako atletek. Dominaz beteta itzuli ziren etxera kirolariak.
Zortzi domina lortu zituzten Tximistako atletek Durangoko atletismo pistan lehiatu zen Euskadiko Txapelketako gazte eta junior mailako probetan.
Aiora Agirregomezkorta Gandiaga markina-xemeindarrak
bi urre lortu zituen 2.000 metro oztopoak eta 1.500 metro leunak probak irabazita, eta
zilarra eskuratu zuen jabalinako proban. Horrez gain,
Espainiako txapelketan izateko beharrezko marka eskuratu zuen Agirregomezkortak, eta beraz, ekainaren 24an eta 25ean Getafen (Madril, Espainia) lehiatuko den gazte mailako txapelketan parte hartuko du.
Aiora Agirregomezkorta dominak lortu ondoren. Argazkia: Tximista
Mikel Dolaragak ere, emaitza bikainak lortu zituen. Zilarrezko bi dominen jabe egin zen 200 metro eta 400 metro leunetan. “200 metrotan 23 segundotik jaitsi zen eta 22,95 marka lortu zuen, Espainiako txapelketarako beharrezko markatik 0,05 zentesimara gelditu zelarik”, azaldu dute Tximistako entrenatzileak.
Horrez gain, P
aul Lauzirikak bigarren postua lortu zuen altuera jauzian 1,80 markagaz,
Pello Lejarzegik ere bigarren egin zuen pisu jaurtiketan 12,54 metroko jaurtiketagaz eta laugarren gelditu zen jabalina eta disko jaurtiketetan, eta
Oihane Gonzalezek hirugarren egin zuen disko jaurtiketetan eta 5. pisu jaurtiketetan.
Txapelketan parte hartu zuten bai eta ere
Vladimir Anakabek 1500 leunetan,
Irene Santamariak 1,35 Altuera jauzian eta
Nere Juaristik luzeran.
Aiora Gogenola eta Alaine Imaz. Argazkia: Tximista
Gasteiztik ere emaitza onekin itzuli ziren Tximistakoak Lekeitiora.
Aiora Gogenola bigarren geratu zen 3 kilometro martxan,
Alaine Imaz hirugarrena izan zen altuera jauzian eta bosgarrenak geratu ziren talde moduan.
Hiru urre. Markina-Xemeingo Atletismo Taldekoak ere “pozik” daude taldeko atletek egindako denboraldiagaz. Gasteizen jokatutako Eskolarteko Euskadiko txapelketan hiru urre lortu zituzten proba ezberdinetan.
Sarai Larrinaga Lejardi etxebarritarrak Urrezko domina rabazi zuen disko jaurtiketan,
Saioa Telleria Egia markina-xemeindarrak 3 kilometroko martxa irabazi eta urresko domina lortu zuen, eta
Izaro Aranburu Rementeria aulestiarrak irabazi zuen hirugarren urrezkoa, 3 kilometroko lasterketan nagusitu ondoren.
Sara Asenjo Arrien, berriz, bosgarren geratu zen pisu jaurtiketan. Lau neskak Bizkaiko Selekzioagaz hartu zuten parte Gasteizko norgehiagokan, Bizkaikoan sailkatu ondoren.
Sarai Larrinaga, Izaro Aranburu eta Saioa Telleria. Argazkia: Markina-Xemeingo Atletismo Taldea
Euskadiko txapelketan hartu zuten parte bai eta Markina-Xemeingo taldeko mutilek ere.
Xabat Oar Arteta aulestiarra hirugarren postuan geratu zen 80 metro hesietan, eta
Jonan Bilbao Omaetxebarria eta
Gorka Mugartegi Solozabal markina-xemeindarrek laugarren egin zuten, lehenengoak 1.000 metroko proban eta bigarrenak pisu jaurtiketan.
Bosgarren postuan geratu ziren, berriz,
Igor Jaio Gardoki aulestiarra 80 metro leunetan,
Xuban Idigoras Azpiazu etxebarritarra 500 metroko lasterketan eta
Mikel Ausan Aretxabaletak luzeran.
Unax Gorostola Barrutiak osotu zuen mutilen taldea. Aulestiarrak altuerako proban hartu zuen parte. Mutilak, bosgarren sailkatu ziren taldeka.
Markina-Xemeingo Atletismo Taldeko kirolariak. Argazkia: Markina-Xemeingo Atletismo Taldea
Bestalde, Durango Kirol taldean ari diren
Ainara Mugartegi Solozabal eta
Uxue Barinagarrementeria Laka markina-xemeindarrak eta
Ainhoa Aranburu Rementeria aulestiarrak urre eta zilarrezko dominak lortu zituzten Durangon jokatu ziren Euskadiko junior eta gazte mailako txapelketetan. 400 metro hesietan urrea eskuratu zuen Ainara Mugartegik eta 400 metro leunetan zilarra. Ainhoa Aranburuk, berriz, urrea lortu zuen disko jaurtiketan eta Uxue Barinagarrementeriak zilarra pisuan.