Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkartearen laguntzagaz,
VII. Balkoi Lehiaketa antolatuko du aurten. Herritarren inplikazioaren bidez udalerriko ingurumena eta estetika hobetzea du helburu ekimenak. “Landare eta lore elementuek herri ingurune atsegina eta estetikoa lortzeko duten garrantziari balioa eman, eta horrela lekeitiarrek zein turistek goza dezaten”, azaldu dute.
Partehartzeko epea
ekainaren 7an zabalduko da,
uztailaren 7ra arte. Ez da inon izenik eman behar, epealdi horretan epaileak ibiliko dira herrian zehar balkoi guztiak ikusten. Kitto merkatari elkarteko Amalur eta Lourdes Lorak loradendetako arduradunek osatuko dute epaimahaia, saria berriz, udalak emango du.
Carlos Solano kaleko laugarren solairuko 4B atariak eraman zuen, Paskual Abaroa 8agaz erdi bana, iazko saria.
Epaimahaiak
balkoi osoa edukiko du kontuan, eta originaltasuna eta sormena ere irizpide izango dituztela aurreratu dute, puntuak ematerako orduan. “Balkoi osoaren itxura, loreak eta lorontzien egoera (margotuta dauden, txukun, tamaina eta itxura ederrekoak diren…) hartuko dira kontuan”.
Herriko balkoirik dotoreenak
200 euroko saria izango du, herriko dendetan gastatzeko. Saria Kittok antolatzen duen udako merkatu txikian emango dute.