Iban Urkiza ondarrutarra, Athleticeko talde teknikoan

Athleticek atzo [maiatzak 31] jakitera eman zuen Kuko Ziganda buru izango duen talde teknikoa nortzuk osatuko duten. Eta tartean dago Iban Urkiza ondarrutarra. Urkiza Real Sociedadeko beste kategoria batzuetan prestatzaile fisiko hasi zen lanean, eta 2009an Athleticera pasa zen; gazteekin eta kadeekin hasi zen. 2011-2012 denboraldian Bilbao Athleticeko prestatzailea izan zen, Ziganda bera entrenatzaile zela. Aktibitate Fisikoan eta Kirol Master zuzendaritzan lizentziaduna da Urkiza.
Iban Urkiza. Argazkia: Unai Zabaleta (La Cantera de Lezama)

Iban Urkiza. Argazkia: Unai Zabaleta (La Cantera de Lezama)

Talde teknikoan ez dira egongo Carlos Gurpegi ez eta Aitor Iru ere. Hala, Zigandak Bilbao Athleticen laguntzaile izandako ia gehiengoa izango du ondoan talde nagusian. Egongo ez den bakarra Iñigo Lizarralde izango da. Bigarren entrenatzailea Bingen Arostegi bermeotarra izango da. Arostegik Athleticeko mutil gazteak entrenatu izan ditu, eta orain bi denboraldi Athleticeko nesken bigarren entrenatzailea izan zen; neskek Liga irabazi zuten. Bestalde, Imanol Etxebarriak Aitor Iru ordezkatuko du atezainen hirugarren entrenatzaile modura. Talde teknikoa Alberto Iglesiasek eta Xabi Clementek osatuko dute, azken hori berreskuratzailea izango da.