X. Kinttopeko Idi Probak jokatuko dituzte Berriatuan, bi egunetan
Berriatuko plazak X. Kinttopeko Idi Probak hartuko ditu aurten. Bi saiotan jokatuko dute norgehiagoka; gaur eta astelehenean egongo dira idi demak, 22:00etatik aurrera.Lehen saioan Orioko Oliden, Zallako Zortzona Anaiak eta Arroako Etxetxoren idiak ari...
Lehen saioan Orioko Oliden, Zallako Zortzona Anaiak eta Arroako Etxetxoren idiak ariko dira nor baino nor gehiago. Astelehenean, berriz, Berriatuko Usaisti, Muruetako Motxo eta Billelako Lopategiren idi bikoteak aterako dira plazara, aurreko saioko untzak gainditzeko asmoz.
1.100 euro irabazlearentzat
Aurreko urteetan bezala, sei parte hartzaileentzat egongo dira sariak. Idi proben irabazleak manta, txapela eta 1.100 euro diru-saria jasoko ditu. Bigarren sailkatuak, berriz, garaikurra eta 1.000 euro irabaziko ditu, eta hirugarrenak garaikurra eta 900 euro eramango ditu etxera.
Laugarren, bosgarren eta seigarren gelditzen diren parte hartzeileek ere 800, 700 eta 600 euroko diru sariak lortuko dituzte, hurrenez hurren.