Gaur goizean [ekainak 6] Busturiko Madariaga Dorretxean egindako ekitaldian, Eskola Jasangarriaren Ziurtagiriak banatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak. Eta ziurtagiri hori jaso duten ikastetxeen artean daude Lekeitioko eskola publikoa, Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoa eta Ondarroa BHI institutua; hiru zentroek orain arteko ziurtagiriak berretsi dituzte.
Bertoko ikasletxeetako ordezkariek IƱigo Urkullu Lehendakariaren eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarteren eskutik jaso dituzte ziurtagiriak. Azaldu dutenez, ziurtagiriak azken urteotan Eskola Agenda 21 programaren baitan egindako lanaren erakusgarri da.
Guztira, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako 23 ikastetxek jaso dituzte Eskola Iraunkorra Ziurtagiria.
Lekeitioko Eskola Publikoko kideak, Lehendakariaren eskutik ziurtagiria jasotzen. Argazkia: Irekia
Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko kideak, Lehendakariaren eskutik ziurtagiria jasotzen. Argazkia: Irekia
Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko kideak, Lehendakariaren eskutik ziurtagiria jasotzen. Argazkia: Irekia
Ondarroako BHI institutuko kideak, Lehendakariaren eskutik ziurtagiria jasotzen. Argazkia: Irekia