Euskal Eskola Publikoaren Jaia Lekeition ospatuko da, lehenengoz,
2018ko ekainean. Urtero bezala, EHIGEk antolatuta, joan den domekan [ekainak 4], Euskal Eskola Publikoko jaia ospatu zen Gasteizen, eta bertan egon ziren Lekeitioko Eskola Publikoko eta Lekeitioko Udaleko ordezkariak
lekukoa hartzeko. Ianira Santana, Guraso Elkarteko ordezkariak jaso zuen makila.
Lekeitioko Eskola Publikoko ordezkariak eta Koldo Goitia Lekeitioko alkatea Gasteizko jaian makila hartzen. Argazkia: Lekeitioko Eskola Publikoa