Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Prekarietateak itsasoan ere hiltzen duela salatu du gehiengo sindikalak Lekeition

Eider Mugartegi
Lekeitio
2017/06/06
Euskal gehiengo sindikala elkartu da gaur goizean [ekainak 6] Lekeitioko Eskolapean Nigerian lan istripuan hildako itsasgizonaren heriotza salatu eta hildako langilearen familia eta lagunei babesa emateko. Ordu erdiko elkarretaratzea egin dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariek eta herritarrek Lan istripu gehiagorik ez, prekarietatea hiltzailea lelopean.
Gehiengo sindikalak gaur goizean Lekeition egin duen elkarretaratzea.

Gehiengo sindikalak gaur goizean Lekeition egin duen elkarretaratzea.

Neurriak hartzen ez badira, zoritxarrez horrelakoak gertatzen jarraituko dutela nabarmendu du LAB sindikatuak. Lehenengo eta behin elkartasuna erakutsi nahi izan diote joan den barikuan Nigeriako uretan hil zen lekeitiar itsasgizonaren familiari, eta zoritxarrez, ezin dela ahaztu esan dute joan den astean beste bi langile ere hil zirela lan istripuetan. “Eta jada 27 langile dira urte hasieratik lan istripuz hil diren langileak, aski da!”. Gaur egungo krisi ekonomikoak lanpostuak inoiz baino gehiago prekarizatu dituela adierazi du LAB sindikatuak, eta itsasoko lanetan dihardutenak ere nabaritu dute hori. “Lan baldintzak, istripu bat gertatuz gero ezer ezin egina, ez medikurik, ez soroslerik, urruntasuna… Batzuen abersateko goseak langileen bizitzen kontura izaten dira, eta ezin dira onartu”. Hori dela eta, arrantzale eta itsasgizonen osasuna gauza guztien gainetik bermatzea exijitu du LAB sindikatuak. Itsasontziak edozein istripu ekiditeko prestatuak dauden pertsonak kontratatu ditzatela eskatu dute, eta administrazioek eta armadoreek inbertitu dezatela dagokien diruak itsasgizonen osasuna bermatzeko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.