Beste behin ere, Zapato Azulagaz (aurten Zapatu Urdiña) batera egingo da Dinamartxa Ondarroan; aurten, uztailaren 1ean. Ekainaren 23an 20 urte beteko dira Dina Bilbao kirolari ondarrutarra Karibeko uretan desagertu zela. Horregaz batera, Dinamartxak ere 20 urte beteko ditu aurten. Radixu Irratiak zabaldu duenez, izena emateko epea ekainaren 26an (astelehena) zabalduko da, eta 28ra arte, martxa ospetsuan izena emateko aukera edukiko dute herritarrek.
Hiru egun horietan
19:00etatik 21:00etara Musika Plazan izena eman beharko dute parte hartzaileek. Antolatzaileek esan dute
telefonoz deituta ezin dela izena eman. “Parte hartzaile guztiek baimen orri bat sinatu behar dute. Beraz, plazara agertu behar dira”. Dena dela, beste pertsona baten bidez ere izena eman ahal dute interesatuek, baina baimena sinatu egin behar da (lagunak hartu ahal du ardura hori bere gain).
- Bizikletan (Tolosa-Ondarroa): izen ematea 15 euro eta kamiseta 13 euro. Autobusa goizean goiz aterako da Tolosarantz; bizikletak aurreko egunean sartu beharko dira kamioian.
- Mendiz mendi (Tolosa-Ondarroa): izen ematea 15 euro eta kamiseta 13 euro. Aurreko eguneko gauerdian aterako dira parte hartzaileak autobusean. Lekuak mugatuak dira (autobusa bete arte).
- Igerian (Mutriku-Zubi Zaharra): izen ematea 5 euro. Egunean bertan Lurraldebus autobusean Mutrikura joan (edo norbere kabuz). Gehienez ere 30 laguneko taldea onartuko da. Motorrak joango dira igerilariei laguntzen.
OHAR GARRANTZITSUAK (antolatzaileen zabaldutako oharrak):
- Hiru Dinamartxak kirol proba “gogorrak” dira.
- Dinamartxetan beste modu batera parte hartzeko aukera: igerilariei laguntzeko boluntarioak behar dira (piraguetan). Piraguak Eskilantxarri ur kirol elkarteak utziko ditu. Bizikleta martxarako ere furgonetak behar dira.
IAZKO ZAPATO AZULE IRUDIETAN: