Markina-Xemeingo Txosna Batzordeak prest dauka Karmen Jaietako egitaraua. Harrera ona duten urteroko ekimenei berritasunak gehitu eta
sei egunetarako aukerez bete dute programa, aurten ere adin eta gustu ezberdinetako jendea kontuan eduki dutelarik. Iazko Karmenetetaik ibili da Txosna Batzordea, etenik barik, aurtengo jaiak prestatzeko elkartzen, eta Karmen jaiak gainean, ezagutzera eman diete herritarrei.
2017ko Txosnetako Egitarauaren aurkezpena Arkupean.
Uztailaren 12an, eguaztena hasiko da Txosnaguneko egiteraua XATek antolatzen duen Asto Pekotzaren zozketagaz. Hurrengo eguna izango da egun handia, Txosnen Eguna, eta beraz, egun horretan egingo da urtero lagun pila batzen dituen afaria. Beti bezala, afalostea girotzeko ekimen berezia prestatu dute. Aurten, estreinako Bertsio Gaua egongo da, eta gero,
Batu indepenpentziaren sokara! ekimena Ernairen eskutik.
Bertsio Gauari dagokionez, musika talde baten bertsioak jo eta imitatzea izango dela helburua azaldu dute Txosna Batzordeko kideek. “Edozeinek parte har dezake eta talde bakoitzak bi edo hiru kanata jo ahalko ditu”. Parte hartzeko edo zalantzak argitzeko email bat jarri dute:
mxtxosnabatzordea@gmail.com. Hala ere, jaiak hurreratzen joan ahala zehaztasun gehiago ematen joango direla azaldu dute.
Musikak ere tarte berezia izango du Txosnagunean. Txupinazo egunean
DJ Bull egongo da, herri bazkari eguneko gauean, berriz,
Bad Sound System taldearen kontzertua egongo da, domekan
Susunkordanen kontzertua eta astelehenean, gaztetxoentzako berbena
DJ Herrirekin.
Elkarlanean. Zazpi taldek osatzen dute, gaur egun, Markina-Xemeingo Txosna Batzordea:
Bagaittun emakume feminista taldeak,
EUP irratiak, Markina-Xemeingo
Ernaik, Markina-Xemeingo
Gazte Asanbladak, Markina-Xemeingo
preso eta iheslarien lagunak, Markina-Xemeingo
Sortuk eta
Xemein Aisialdi Taldeak. Talde guztietako ordezkariak batzen ditu Txosna Batzordeak, baina horrez gain, beharrak errazteko eta arintzeko, azpitaldeak ere badituztela jakitera eman dute: azpiegitura lantaldea, muntaiaz eta eskariak egiteaz arduratzen dena; komunikazio lantaldea, kartelak egin banatu eta zabaltzen dituena; eta musika lantaldea, txosna guneko musika txosna batzordearen baloreekin bat datorren bermatzen duena. “Zazpi taldeetako jendea egoten da azpilantaldeetan eta Txosna Batzordean berresten dira talde horietako erabakiak”.
Joan den urtean Txosnetako egitarauaren baitan egin zen pentatloia.
Txosnagunea
denek egiten dutela azpimarratu dute Txosna Batzordeko kideek, eta antolaketan ere denen partehartzea eta elkarlana beharrezkoa dela gogora ekarri dute. “Parte hartzeko era ezberdinak daude eta denak dira garrantzitsuak, bai barra barruko zein kanpoko lanak. Txandak egongo dira egiteko eta denen artean eginda askoz errazago izango da”.
Mundu guztiak ondo pasatzeko gunea izan dadin, denak
elkar errespetatzea eskatu dute eta inor ez sentiaraztea lekuz kanpo edo deseroso. Horrez gain, Txosnagunean ahalik eta zamar gutxien sortzea izango dute helburu, eta horretarako zamarren gunea jarriko dute, eta urtero modura, denda txikien eta bertoko produktuen alde egingo dute, eta zelan ez, euskararen eta euskal kulturaren alde.
EGITARAUA
UZTAILAK 12, eguaztena
- 19:00etan, Zelaian. Asto pekotzaren zozketa XATek antolatuta.
UZTAILAK 13, eguena
- 21:00, Karpan. Afaria.
- Afalostean, jolas berezia.
- 23:15. Bertsio Gaua.
- Ostean, Batu independentzixian sokara! Ernairen eskutik.
UZTAILAK 14, barikua
- 18:30, karpan. Bizikleta kalejiraren hasiera.
- 03:00, karpan. DJ Bull.
UZTAILAK 15, zapatua
- 01:30. Bad Sound System taldearen kontzertua.
UZTAILAK 16, domeka
- 20:00-21:00. Susunkordan taldearen kontzertua.
UZTAILAK 17, astelehena
- 20:00. Gaztetxoentzako berbena, DJ Herri
- 21:00, Karpan. Bizkotxo txapelketa. Saria: otzara eder bat.
- 24:00, txokolatada, Alarabiri agur esan ostean.