Arostegi da Athleticeko bigarren entrenatzailea
Athleticek jakitera eman duenez, Bingen Arostegi izango da talde zuri-gorriaren bigarren entrenatzailea. Kuko Ziganda buru izango duen talde teknikoaren baitan, gainera, Iban Urkiza ondarrutarra ere egongo da, prestatzaile fisiko legez.Arostegik Athlet...
Arostegik Athleticeko mutil gazteak entrenatu izan ditu, eta orain bi denboraldi Athleticeko nesken bigarren entrenatzailea izan zen. 2016an Joseba Agirreren laguntzaile zela, neskek Liga irabazi zuten.
Bestalde, 1997-1998 denboraldiaren azken zatian 2.B mailan zegoen Bermeo Futbol Taldea zuzentzeko ardura eduki zuen.
Urkiza Real Sociedadeko beste kategoria batzuetan prestatzaile fisiko hasi zen beharrean, eta 2009an, Athleticera pasa zen; gazteekin eta kadeekin hasi zen. 2011-2012 denboraldian Bilbao Athleticeko prestatzailea izan zen, Ziganda bera entrenatzaile zela. Aktibitate Fisikoan eta Kirol Master Zuzendaritzan lizentziaduna da ondarrutarra.
Urkizagaz batera, Alberto Iglesias analista teknikoak eta Xabi Clemente lesionatutako jokalarien berreskuratzaileak osatuko dute talde teknikoa.