Erretirorako prestatzen ari dira Eika kooperatibako eta Lea-Artibai Ikastetxekoak

EIKA kooperatiba Elkarteak  eta Lea Artibai ikastetxeak Piztu zure jubilazioa izeneko programaren lehen edizioa antolatu dute elkarlanean. Programa kooperatiba bietako erretiratzear, aurreerretiratzear edota erretiratu berri diren pertsonei zuzendua dagoela jakitera eman dute, eta helburua aldaketa egoerara hobeto egokitzen laguntzea da. “Erretiroak berarekin dakarren bizi-egoera aldaketaren jabe izaten laguntzea, aldaketaren zentzu baikorra azpimarratzea, bizi-ohitura osasuntsuak ezagutzera ematea edota interes bereziko gaietan informazioa ematea, besteak beste”, azaldu dute.
Eika eta Lea-Artibai Ikastetxekoak erretiroa prestatzen. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Eika eta Lea-Artibai Ikastetxekoak erretiroa prestatzen. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Matia Fundazioaren laguntzagaz antolatutako 20 orduko formakuntza izango dute, eta aipatutako gaiak jorratzen ari dira aste honetan. Eskualdean egingo den ekintza berritzaile hau, arrakastatsua izango delakoan daude antolatzaileak, gainera, edizio gehiago antolatzeko asmoa erakutsi dute Eika kooperatibak eta Lea Artibai Ikastetxeak. Horretarako, hurrengo ekitaldietarako beste kooperatiba eta enpresa batzuekin ere lan egingo dutela adierazi dute.
Erretiroa prestatzen ari diren Eika kooperatibako eta Lea Artibai Ikastetxeko beharginak. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea

Erretiroa prestatzen ari diren Eika kooperatibako eta Lea Artibai Ikastetxeko beharginak. Argazkia: Lea Artibai Ikastetxea