Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Lekeitioko ikurrinak lehiatuko dituzte domekan 29 traineruk

Lekeitio
Kirola
2017/06/08
Eider Mugartegi
Denboraldia hasi aurreko azken proba izango dute traineruek, domekan [ekainak 11], Lekeition. Gizonezkoen Lekeitioko 39. ikurrina eta emakumeen VII.a lehiatuko dira 11:30etik aurrera. 29 traineruk hartuko dute parte Isuntza Arraun Elkarteak antolatuko duen ekitaldian, 5 emakumeenak eta 24 gizonezkoenak. Tripulazio kopurua dela eta, estropada hiru zatitan banatuko da. Emakumeak izango dira uretara ateratzen lehenak. Bi luze eta ziaboga bat osatu beharko dute hiru tandatan aterako diren traineruek. Lehenengo tandan Leartibai aterako da, bigarrenean Deustu eta Portugalete eta hirugarrenean Hibaika eta Orio.
Hibaika, Lekeitioko banderagaz. Argazkia: Errenteriako Hitza

Hibaika, Lekeitioko banderagaz. Argazkia: Errenteriako Hitza

Gizonezkoek erlojupekoa egin beharko dute lehenengo, binaka, eta gero, lerrokatutako hiru txanda. Lau kale egongo dira, eta traineruek lau luze eta hiru ziaboga bete beharko dituzte. Erlojupekoan Mutriku eta Santoña, Kaiku B eta Deustu B, Getxo eta Elantxobe, Lutxana eta Donostiarra B, San Juan B eta Lapurdiko A.E. eta Arkote eta Hondarribi B neurtuko dira. Lehenengo tanda, berriz, Portugaletek, Zumaia Ak, Getarik eta Zarautzek osatuko dute; bigarren tandan, Ondarru, Donostiarra A, Isuntza eta Deustu aterako dira, eta azkenik, hirugarren tandan Hondarribi Ak, Kaiku Ak, San Pedro Ak eta Zierbanak egingo dute arraun. Urteurrena. Lekeitioko estropada Isuntzak urtero antolatzen duen asteburuaren baitan dator. Aurten, baina, Isuntzaren Asteburua bereziago izango da oraindik. Izan ere, elkarteak 40. urteurrena ospatzen du aurten, eta egitarau berezia prestatu dute herritar guztiekin batera ospatzeko. Zapatuan [ekainak 10] hasiko da ospakizuna, 11:00etan, plazan, lehiatuko den Arraun Duatloiagaz. Alebin, gazte eta kadete mailako ume eta gazteek hartu ahalko dute parte bertan. Partaideek arraunean egingo dute lehenengo ergometroetan, eta korrikan egingo dute ondoren herrian zehar. Maila bakoitzeko distantzia ezberdinak osatu beharko dituzte. Arraun Taldearen aurkezpena ere egingo du zapatuan Isuntzak. 14:00etan jarri dute ordua, udaletxeko eskaileratan talde guztien berri emateko. Arratsaldean, berriz, umeentzako puzgarriak egongo dira 17:00etatik 20:00etara, eta gauean, rock and roll jaia egongo da plazan Rock’n’Roll taldearekin eta Maigul eta Joe Mcona bikotearekin. 20:00etan hasiko dira kontzertuak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Euskadiko Trainerilla Txapelketa irabazi du Bermeok

2022/05/23
Ondarroa
2

Aurrerak hirugarren mailan jarraituko du

2022/05/23
Ondarroa
3

Markina-Xemeingo Karmen jaietako kartel lehiaketa martxan dago

2022/05/23
Markina-Xemein
Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.