Domekan [ekainak 11] jokatuko dira Markina-Xemeingo 40. Esku Pilota Txapelketako finalak. Guztira sei mailatako zazpi partida jokatuko dira 10:00etan hasita; txikiak talde bitan banatuta aritu dira, eta bi final jokatuko dituzte.
Gazteen mailakoa izango da lehenengo finala, eta txikien talde biak jokatuko dute ondoren. Atzetik, haurren, umetxoen, umeen eta nagusien partidak jokatuko dira.
Markinako nagusien mailako pilotarien partida.
Partidak amaitutakoan, urtero modura, sari banaketa egingo da eta txikienei dominak emango dizkietela ere aurreratu dute Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldekoek.
Domekako
FINALAK hauek izango dira:
- GAZTEAK: Bereikua-malaxetxebarria/Onagoitia-Gisasola
- TXIKIAK 1: Franco-Larrinaga/Ibarzabal-Urbieta
- TXIKIAK 2: Gabikagogeaskoa-Sololuze/Albizu-Mandaluniz
- HAURRAK: Arrizabalaga-Maguregi/Landaluze-Ibarzabal
- UMETXOAK: Egurrola-Idigoras/Etxabe-Zubizte
- UMEAK: Ormaetxea-Egurrola/Ibarloza-Arriaga
- NAGUSIAK: Gorosabel-Albizu/Agirreamalloa-Pujana
Herri artekoa. Herriko txapelketagaz gainera, Bizkaiko Herri Arteko finalaurrekoa ere jokatuko dute Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldeko pilotariek. Bihar [ekainak 9] jokatuko dute joaneko partida Zeanuriko frontoian bertako taldearen kontra.
Kadete mailan,
Jon Sololuze eta
Antxon Azpiazu neurtuko dira Zeanuriko bikotearen kontra, gazte mailan
Josu Agirreamalloak eta
Aimar Ibarlozak jokatuko dute eta nagusien bikotea
Kepa Albizuk eta
Mikel Urizarrek osotuko dute.
Bueltako partida, datorren zapatuan [ekainak 17] jokatuko dutela azaldu du Peio Urionabarrenetxea Markina-Xemeingo taldeko entrenatzaileak.