Gaztezulo-k zortzigarren Bideo Lehiaketako sariak banatu zituen atzo [ekainak 8], eta horretan, lehenengo saria
Mikel Gabiola Leniz, Ibai Zabala Arando eta
Gaizka Vidal Gonzalez lekeitiarrek eskuratu dute;
Ultratune bideoagatik jaso dute saria. Hiru lekeitiarrek 1.200 euroko saria eskuratu dute.
Gaizka Vidal Gonzalez, saria jasotzen. Argazkia: Gaztezulo
Bigarren saria (300 euro)
Nirekin ez nagoelarik lanak irabazi du. Lan horren egileak Lasarte-Oriako Maddalen Omaetxebarria, Mara Olazabal, Naiara Perez, Marcos Sanchez eta Irati Yarza
Azkenik,
publikoaren saria Zarauzko 1HHG taldeak eskuratu du,
Deabruaren lan eskaintza bideoagatik; bideo horrek, hain zuzen, 177 boto jaso dituela esan dute lehiaketaren antolatzaileek.
Epaimahaia ondokoek osatu dute:
Urtzi Urkizu Berriako kazetaria eta Zurriolako Butaka sariaren zuzendaria,
Gaizka Izagirre zinema kritikaria eta
Bea Narbaiza EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakaslea.
Saridun guztiak. Argazkia: Gaztezulo.