Olatu amaiezina "beharrezkoa da", euskarak arnasa hartzen jarraitzeko

Hiru lekeitiarrek irabazi dute Gaztezuloren bideo lehiaketa

Gaztezulo-k zortzigarren Bideo Lehiaketako sariak banatu zituen atzo [ekainak 8], eta horretan, lehenengo saria Mikel Gabiola Leniz, Ibai Zabala Arando eta Gaizka Vidal Gonzalez lekeitiarrek eskuratu dute; Ultratune bideoagatik jaso dute saria. Hiru lekeitiarrek 1.200 euroko saria eskuratu dute.
Mikel Gabiola Leniz, saria jasotzen. Argazkia: Gaztezulo

Gaizka Vidal Gonzalez, saria jasotzen. Argazkia: Gaztezulo

Bigarren saria (300 euro) Nirekin ez nagoelarik lanak irabazi du. Lan horren egileak Lasarte-Oriako Maddalen Omaetxebarria, Mara Olazabal, Naiara Perez, Marcos Sanchez eta Irati Yarza Azkenik, publikoaren saria Zarauzko 1HHG  taldeak eskuratu du, Deabruaren lan eskaintza bideoagatik; bideo horrek, hain zuzen, 177 boto jaso dituela esan dute lehiaketaren antolatzaileek. Epaimahaia ondokoek osatu dute: Urtzi Urkizu Berriako kazetaria eta Zurriolako Butaka sariaren zuzendaria, Gaizka Izagirre zinema kritikaria eta Bea Narbaiza EHUko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate saileko irakaslea.
Saridun guztiak. Argazkia: Gaztezulo.

Saridun guztiak. Argazkia: Gaztezulo.