Gorka Aulestia ondarrutarra marka guztiak gainditzen ari da ibilketa nordikoko lasterketetan. Hala, maiatzean Burgelun (Araba) parte hartu zuen; sailkapen orokorrean bigarren egin zuen eta bere kategorian lehen postua lortu zuen. Ekaineko lehenengo domekan, ostera, Valladolideko (Espainia) martxan parte hartu zuen, eta horretan ere emaitza berak lortu zituen; bigarren sailkapen orokorrean eta lehena bere kategorian –argazkian–.

Gorka Aulestia, erdian, podiumean.

Aulestia, ezkerretik lehenengoa.