Bilera barikuan [ekainak 16] izango da, 18:30ean, gaztetxean. Ondarroako Gazte Asanbladako kideek azaldu dutenez, bileran herriko gazte desberdinez osatutako talde bat osatuko da, eta aurtengo Gazte Egunaren antolakuntza nolakoa izango den azalduko dute. “Hobekuntzak pentsatu, lanak banatu eta aurtengo Gazte Eguna borobiltze aldera gai desberdinak jorratuko dira”. Hala, herriko gazte guztiei bilerara joan eta Gazte Egunaren parte aktiboa izateko gonbitea egin diete.
Gazteen arteko elkarlana azpimarratu nahi izan dute azken urteetan jaia antolatzen ibili direnek. “Alde batetik, elkarlanari esker, denok denona egiten dugu, eta gutxi batzuk lan kargak edukitzea saihesten da. Bestetik, herriko gazteok elkar ezagutu eta harremanak sortzeko aukera paregabea ere bada.
BIDEOA: 2016ko Gazte Eguna (OGA)
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.