Garraitz Kirol Taldeak, eta Bizkaia eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, Lekeitioko Nazioarteko 25. Triatloia lehiatuko da zapatuan [ekainak 17]. Segurtasun arazoak direla eta, probaren hasiera 14:00tatik
15:00tara atzeratu da, eta horren eraginez, eta mareak kontuan hartuz, igeriko zirkuitoa aldatu behar izan dute antolatzaileek.
Urtero modura, sprint distantziako proba izango da Lekeitiokoa. Horrela,
0,750km igeri,
21km bizikletan eta
5km korrika egin baharko dituzte proban izena eman duten 461 parte hartzaileek.
Lekeitioko 24. triatloiko lehen hiru emakumeak: Emma Jeffcoat, Charlote Masch eta Zsofia Kovacs.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, boxeak 13:00tan ireki eta 14:45tan zarratuko dira.
Emakumezkoei 15:00etan emango diete hasiera, eta gizonezkoei 15:15ean.
Trafiko zuzendaritzaren eskaerari jarraituz, igeriketa eta bizikletako
denbora mugak murriztu behar izan dituzte antolatzaileek. Halan, lehen atala osatzeko, igerikoa, 22 minutu eta 30 segundotan jarri dute denbora muga, gizonezkoeen irteera erreferentzi modura hartuta. Bizikleta saioan, berriz, mozketa puntu bi jarri dituzte, lehena, 10,5 kilometroan eta bigarrena T2ko sarreran. Triatletek ordu bete eta 10 minutu izango dituzte, gizonezkoen irteeratik, igeri eta bizkletako saioak osatzeko.
Hirugarren eta azken atala, 5 kilometroko lasterketa izango dute. Urtero bezala,
Santa Katalina ermitara joan etorria egin beharko dute triatletek Lekeitioko Independentzia Enparantzan egongo den helmugan amaitzeko.
SARIAK
ABS: Gizonezkoak – Emakumezkoak
1- 600 € + Txapela
2- 400 € + Garaikurra
3- 300 € + Garaikurra
4- 200 € + Kirol materiala
5- 100 € + Kirol materiala
6- 75€ + Kirol materiala
7- 50€ + Kirol materiala
8- 40€ + Kirol materiala
9- 40€ + Kirol materiala
10- 40€ + Kirol materiala
LEKEITIARRAK:
Lehen neska-mutilari 100€ + oparia.
KAD/GAZTE/23AZP/BT1/BT2/BT3: Gizonezkoak – Emakumezkoak
1- 40€ + Garaikurra + Kirol Materiala
2- Kirol Materiala
3- Kirol Materiala
TALDEAK
Lehen 3 taldeentzat garaikurra