Aitziber Garmendia eta Iker Galartza Lekeitioko Ikusgarriko oholtzara igoko dira barikuan [ekainak 16]
Ondoko hilobiko tipoa obra antzezteko.
Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta sarrerak txarteldegian erosi ahalko dira. Antzezlana komedia bat da, eta neska pinpirin baten (Aiora) eta baserritar zeken eta egoskor baten (Pablo) arteko istorioa kontatzen du.
Garmendia eeta Galartza, antzezlanean.
Sinopsia:
Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian! Eta baserritar bat operan? Biak oraindik gazteak. Aiora: polita, gozoa eta alarguna.Pablo: zekena, egoskorra eta ezkongabea. Bi mundu ezberdin leku berean. Bata bestearen ondoan, kanposantuan!!! Aiora eta ondoko hilobiko tipoa… Pablo.
FITXA:
- Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
- Testua: Katarina Mazzetti
- Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Iker Galartza
- Iraupena: 90 minutu