Lekeitioko Akarregi Pilota Taldeak antolatuta, Lekeitioko Paleta Argentina Txapelketa jokatuko da ekainean Lekeitioko trinketean. Asteburu honetan hasita,
sei bikote ariko dira norgehiagokan hiru astetan jokatuko duten txapelketan. Lekeitio, Gasteiz, Mallabia eta Iparraldekoak dira bikoteak.
Asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dira kanporaketak, eta ekainaren 30ean erabakiko dira finalaurrekoak eta finala.
Sei bikoteak
bi taldetan banatuko dira. Lehenengo asteburuan jokatuko du talde batek eta hurrengoan besteak. Denak denen kontra ariko dira, eta beraz, guztira hiru partida jokatuko dituzte jardunaldi bakoitzean.
Zapatu honetan [ekainak 17], lehiatuko dute lehenengo kanporaketa Lekeitio B taldeko
Ander Elordik eta
Txomin Goitiak, Lekeitio C taldeko
Aimar Goitiak eta
Gaizka Lakak eta Gasteizko
Sergio Lozanek eta
Mariok. 16:30ean hasiko da norgehiagoka.
Ekainaren 24an, berriz, Lekeitio A taldeko
Jon Aboitiz eta
Jabi Goitia aterako dira trinketeko kantxara. Mallabiako
Mikel Gartzia eta
Diego Ardohainen kontra neurtuko dituzte indarrak alde batetik; lehian ariko den hirugarren bikotea Iparraldekoa izango da,
Latailladek eta
Echeverryk osatutakoa.
TXAPELKETAKO PARTIDAK
Bihar [ekainak 17], 16:30ean, Lekeitioko trinketean
- Lekeitio B-Lekeitio C
- Lekeitio C-Gasteiz
- Lekeitio B-Gasteiz
Ekainak 17, 10:30ean, Lekeitioko trinketean
- Lekeitio A-Mallabia
- Lekeitio A-Iparralde
- Mallabia-Iparralde
Ekainak 30, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira.