Paleta Argentina Txapelketa lehiatuko dute Lekeition

Lekeitioko Akarregi Pilota Taldeak antolatuta, Lekeitioko Paleta Argentina Txapelketa jokatuko da ekainean Lekeitioko trinketean. Asteburu honetan hasita, sei bikote ariko dira norgehiagokan hiru astetan jokatuko duten txapelketan. Lekeitio, Gasteiz, Mallabia eta Iparraldekoak dira bikoteak. PALA_TXAPELKETA_AXPEKO_SAN Asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dira kanporaketak, eta ekainaren 30ean erabakiko dira finalaurrekoak eta finala. Sei bikoteak bi taldetan banatuko dira. Lehenengo asteburuan jokatuko du talde batek eta hurrengoan besteak. Denak denen kontra ariko dira, eta beraz, guztira hiru partida jokatuko dituzte jardunaldi bakoitzean. Zapatu honetan [ekainak 17], lehiatuko dute lehenengo kanporaketa Lekeitio B taldeko Ander Elordik eta Txomin Goitiak, Lekeitio C taldeko Aimar Goitiak eta Gaizka Lakak eta Gasteizko Sergio Lozanek eta Mariok. 16:30ean hasiko da norgehiagoka. Ekainaren 24an, berriz, Lekeitio A taldeko Jon Aboitiz eta Jabi Goitia aterako dira trinketeko kantxara. Mallabiako Mikel Gartzia eta Diego Ardohainen kontra neurtuko dituzte indarrak alde batetik; lehian ariko den hirugarren bikotea Iparraldekoa izango da, Latailladek eta Echeverryk osatutakoa. TXAPELKETAKO PARTIDAK Bihar [ekainak 17], 16:30ean, Lekeitioko trinketean
  1. Lekeitio B-Lekeitio C
  2. Lekeitio C-Gasteiz
  3. Lekeitio B-Gasteiz
Ekainak 17, 10:30ean, Lekeitioko trinketean
  1. Lekeitio A-Mallabia
  2. Lekeitio A-Iparralde
  3. Mallabia-Iparralde
Ekainak 30, finalaurrekoak eta finala jokatuko dira.