Igerian, korrika eta bizikletan ibiliko dira domekan [ekainak 18], triatleta txikiak, Markina-Xemeingo kiroldegiaren inguruetan. Alarabi Triatloi Taldeak IX. Triatloi Txikia antolatu du aurten. LH1etaik DBH4 mailara arteko gazteek parte hartuko dute.
10:00etan hasiko da triatloia, eta adinaren arabera egin beharreko distantziak ezberdinak izango dira:
LH 1 eta LH2 mailetakoek 25 metro igeri, 600 metro bizikletan eta 300 metro korrika egin beharko dituzte.
LH3 eta LH4 mailetakoek 50 metro igeri, 600 metro bizikletan eta 300 metro korrika egin beharko dituzte.
LH5 eta LH6 mailetakoek 50 metro igeri, 1200 metro bizikletan eta 300 metro korrika egin beharko dituzte.
DBH1, DBH2, DBH3, eta DBH4koek 50 metro igeri, 2 kilometro bizikletan eta 300 metro korrika egin beharko dituzte.
Ez da egongo sailkapenik, ez eta irabazleentzako sari berezirik ere. Partaide guztiek izango dute oparia amaieran, Triatloi Txikiaren helburua guztiek triatloia ezagutu eta kirolaz gozatzea da-eta.
Iazko ARGAZKI GALERIA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.