Jai usaina eta Izarbideaneko kideak izan dira gaur protagonista Markina-Xemeinen. Eguerdian hasita, askotariko ekintzak egon dira, eta horietan guztietan giro ona izan da nagusi.
Plazabarripean sormen tailerra egin eta gero, dantzaren orduan izan da. Ianire de Andresek gidatzen duen Dantza Askeko ikasleek askotariko abestiak dantzatu dituzte, taldeka. Azken dantza, ostera, dantzari guztiek eta Izarbideaneko kideek egin dute.
Jarraian K-TUM-K batukada taldeagaz batera poteoa egin dute herriko tabernetan zehar. Eta ostean bazkarirako ordua ailegatu da; Izarbideaneko kideek esan dutenez, 250 herritar batu dira Plazabarripean egin den bazkarian.
Eguraldia ere aldeko eduki dute, eta bazkalostea musikak girotu du. Oro har, giro ona, eguraldi paregabea eta umorea izan elkartearen Topagunearen 10. urteurrena ospatzeko egunean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.