‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanaren azken emanaldia egin zuten zapatuan [ekainak 17] Ondarroan. Aurretik iragarri zuten emanaldia berezia izango zela, eta hala izan zen. Alde batetik, frontoia bete-bete egin zen. Eta aktore taldeak eta talde teknikoak txalo zaparrada jasotzeaz gain, Artedramaren kideek ere
opariak banatu zituzten. Batetik
Ondarroako herriari loreak eskaini zizkioten; Zunbeltz Bedialauneta alkateak jaso zuen oparia. Bestetik,
Angelita Burgoa Ibon Iparragirreren amari ere oparitxo bat eskaini nahi izan zioten.
Obraren inguruko informazio gehiago,
HEMEN.
Angelita Burgoa, oparia jasotzen.
Frontoia, bete-bete eginda.
Artedramakoek Ondarroako herriari egindako idatzia.