Lekeitio eta Markina-Xemeingo Udalek Padel Txapelketa antolatu dute
Aurten lehenengo aldiz, Lekeitioko Udalak eta Markina-Xemeingo Udalak elkarlanean Padel Txapelketa antolatu dute. Partidak uztailaren 10etik 21era jokatuko dira Lekeitioko Trinketean eta Markina-Xemeingo Atxondo Kiroldegian. Finala, berriz, uztailaren 22an edo 23an izango da.
Izena emateko epea gaur [ekainak 19] zabaldu dute, eta ekainaren 29an izango da azken eguna. Lekeitioko Santi Brouard kiroldegiko harreran edo Markina-Xemeingo Atxondo kiroldegian eman daiteke izena.
Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira, eta kamisetak egongo dira partehartzaile guztientzat.