Duela urte batzuk animalien jabeen portaera arautzeko ordenantza bat garatu eta indarrean jarri zuen udalak (
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen ordenantza). Ordenantza horretan, hain zuzen, txakur kaka ez jasotzea arau hauste arina da. Eta arau hauste arinei dagokien
isuna 150,25 eurotik 300,51 eurora artekoa izan ahal da.
Ordenantzaren
6. artikuluak ondokoa dio: “Animaliaren edukitzaileak beharrezko neurriak hartu beharko ditu haren gorotzak bide eta espazio publikoetan gelditu ez daitezen. Azken hau ez betetzea arau hauste arintza joko da, hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 legearren 34-4-c artikuluan jasotakoaren arabera”.
Udalak esan du txakurren jabeen betebeharrak araututa badaude ere, arau hausteak asko egiten direla eta kalean txakur kaka asko daudela. Hala, arau hauste horri dagozkion isunak jartzen hasi dira; lehenengo isuna duela egun batzuk ipini zuten (150,25 euro). “Aurrerantzean, beraz, arau hauste horrek zigor ekonomikoa izango du”.
Txakurra edukitzeak
hainbat betebehar ere badakartzala azpimarratu dute Markina-Xemeingo udal ordezkariek. “Betebehar horietao bat da txakurrak kalean kaka egiten duenean hori jasotzea”. Baina txakurrak dituzten askok betebehar horri uko egiten diotela esan dute.