Aurten ere hondartzara joateko erraztasunak izango dituzte etxebarritarrek. Udaren etorrerarekin batera, urtero modura, hondartzako autobus zerbitzu berezia antolatuko du Etxebarriko Udalak. Uztailaren 3an hasiko da martxan, eta Mendexako Karraspio hondartzaraino eramango ditu herritarrak.
Autobusa
uztaila eta abuztu osoan egongo da, jai egun eta asteburuak izan ezik. Ordutegia hurrengoa izango da:
- Etxebarritik Karraspiora, egunero, 15:30ean
- Karraspiotik Etxebarrira, egunero, 19:30ean
Udalak jakitera eman duenez, autobusak
Txoribentan geldialdia egingo du.