Joan den asteburuan nagusien triatloia lehiatu bazen, oraingoan gazteek hartuko dute txanda Lekeition. Garraitz Kirol Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatuta, Lekeitioko Gazte Triatloia lehiatuko da zapatuan [ekainak 24], 17:00etan, herrian zehar.
9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta adinaren arabera distantzia ezberdinak bete beharko dituzte kirolariek.
Distantziak. Benjamin mailako triatletek (9-10 urte) 100 metro igeri, 1.000 metro bizikletan eta 400 metro aringa-aringa egin beharko dituzte, alebinek (11-12 urte) 200 metro igeri 2.000 metro bizikletan eta 800 metro aringa-aringa eta txikiek (13-14 urte) 400 metro igeri, 4.000 metro bizikletan eta 1.500 metro aringa-aringa.
Urtero bezala, portuan egingo dute igeri eta moila eta parkean zehar ibiliko dira bizikletan eta aringa-aringa.
Proban parte hartu ahal izateko 630 680 187 edo 94-684 11 84 telefono zenbakietara deitu behar da.