Gazte Triatloia lehiatuko dute Lekeition

Joan den asteburuan nagusien triatloia lehiatu bazen, oraingoan gazteek hartuko dute txanda Lekeition. Garraitz Kirol Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatuta, Lekeitioko Gazte Triatloia lehiatuko da zapatuan [ekainak 24], 17:00etan, herrian zehar. 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute, eta adinaren arabera distantzia ezberdinak bete beharko dituzte kirolariek. Gazte Triatloia Lekeitio Distantziak. Benjamin mailako triatletek (9-10 urte) 100 metro igeri, 1.000 metro bizikletan eta 400 metro aringa-aringa egin beharko dituzte, alebinek (11-12 urte) 200 metro igeri 2.000 metro bizikletan eta 800 metro aringa-aringa eta txikiek (13-14 urte) 400 metro igeri, 4.000 metro bizikletan eta 1.500 metro aringa-aringa. Urtero bezala, portuan egingo dute igeri eta moila eta parkean zehar ibiliko dira bizikletan eta aringa-aringa. Proban parte hartu ahal izateko 630 680 187 edo 94-684 11 84 telefono zenbakietara deitu behar da.