Osteko kalean, udaletxe ostean dauden edukiontziek sua hartu dute gaur [ekainak 22] goizaldean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez 4:30ak inguruan izan da sutea. Suhiltzaileek itzali dute sua. 04:39an Osteko kalean zeuden suhiltzaileak eta lau edukiontziak itzali eta su alarma desaktibatu dute. Ertzaintzaren esanetan su horren zergatia zehazteko dago oraindik eta ikerketak zabalik jarraitzen du.
Suaren eraginez udaletxeko alarmak jo du, eta inguruko bizilagunek susto handia hartu dutela adierazi dute. Esan dutenez, edukiontziek “eztanda” egin dutela iruditu zaie.
Osteko kaleko edukiontziak erreten.
Edukiontziak txiki-txiki eginda gelditu dira, eta gaur goizean geratu den zaborra jaso eta edukiontzi berriak jarri dituzte Lea-Artibai Amankomunazgoko beharginek.
Edukiontzi berriak jartzen ibili dira Lea-Artibai Amankomunazgoko beharginak, goizean.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.