Yaalah elkarteak antolatuta, ekitaldia domekan [ekainak 25] egingo da, 12:30ean, Alde Zaharrean. “Ume horiek gure herrira etorriko dira bi hilabeterako. Eta ume saharar errefuxiatuei harrera xume bat egin nahi diegu”. Azaldu dutenez, umeak domeka goizean ailegatuko dira Loiuko aireportura, Euskal Herrira datozen beste umeekin batera. “Loiun ongietorri ekitaldi orokorra egin eta gero, Ondarroako Alde Zaharrean beste bat egingo diegu”.
Ekitaldian Ondarroako udal ordezkariek ere parte hartuko dutela esan dute elkarteko kideek.