Zapatuan [ekainak 24] jokatu zituzten Lekeitioko Trinteketean Paleta Argentinar Txapelketako bigarren kanporaketako partidak. Horietan, lekeitiarrak, mallabiarrak eta Iparraldekoak izan ziren protagonista. Eta guztien artean, mallabiarrek maila ona erakutsi zutela esan duten antolatzaileek; jokatu zituzten bi partidetatik biak irabazi zituzten.
Lekeitio A (Jon Aboitiz eta Jabi Goitia) eta
Mallabiaren (Mikel Garcia eta Diego Ardohain) arteko partida izan zen lehenengoa; mallabiarrek 16-30 irabazi zuten.
Lekeitio A bikotea
Iparraldekoen (Lataillalde-Etcheberry) neurtu zen ostea; 30-17 irabazi zuten lekeitiarrek. “Iparraldekoei asko kostatu zaien frontoira egitea. Azken finean, trinketean jokatzea ez da erraza izaten. Frontoi batetik bestera alde handia dago, eta iparraldekoei hori antzeman egin zaie”.
Mallabiarrak (gorriz) eta Iparraldekoak, bigarren kanporaketa partida jokatu eta gero.
Azkenik,
Mallabiarrak Iparraldekoen aurka lehiatu ziren; 30-15 Irabazi zieten iparraldekoei.
Finalak. Hala, datorren zapatuan [uztailak 1] finalaurrekoak eta finala jokatuko direla iragarri dute antolatzaileek.
18:00etan hasita, jai giroan jokatuko dituzte partidak. “Lehendabizi bi finalaurreko jokatuko dira, eta gero, bi partida horietatik finala lehiatuko duten bi bikoteak aterako dira”, azaldu dute antolatzaileek.
Partidak ondokoak izango dira:
- Leketio A (Jon Aboitiz eta Jabi Goitia) – Lekeitio B (Ander Elortegi eta Txomin Goitia)
- Lekeitio C (Aimar Goitia eta Gaizka Laka) – Mallabia (Mikel Garcia eta Diego Ardohain)
Lehenengo partidan, Lekeitio B-koak faboritoak direla azaldu dute. Eta bigarren partida estua izango da. Izan ere, lekeitiarrek frontoia ezagutzen badute ere, mallabiarrek oso maila ona erakutsi dute kanporaketetan.
Oro har, txapelketa ondo joan dela iragarri dute antolatzaileek. Eta finalak ere girotsu joatea espero dute. “Kanpotarrei kosta egin zaie frontoira egitea. Hala, lekeitiarrok frontoia ezagutzen dugunez, finalaurrekoetara errazago ailegatu gara”.
Ikusleak. Ikusleei dagokienez, nahikoa jende egon dela partidak ikusten esan dute. Bide beretik, herritarrei barikuko finalera ere joateko gonbitea egin diete antolatzaileek. “Ikusleei dagokienez, Lekeitioko Trinketea partidak ikusteko ez dago hain ondo. Egokiena litzateke frontoian harmailak ipintzea, baina horrek gastu handia suposatzen du. Dena dela, hori idealena litzateke”.
Kanpotarrei ere frontoia asko gustatu zaiela eta, antolatzaileak pozik daude. “Ikusle batzuk argentinarrak izan dira, eta frontoia asko gustatu zaiela esan digute”.