Haiba eta Muna ume sahararrak Ondarroan daude. Eta Yaalah Elkarteak antolatuta, biei ongietorria egin zieten domekan [ekainak 25] Ondarroako Alde Zaharrean; dantzariek Agurra dantzatu eta lore txorta bana eman zieten. Ekitaldian, Ondarroako Udalak saharar herriarekin duen konpromisoa eta lanerako prestutasuna nabarmendu zuen Idurre Ibazeta zinegotziak.
Yaalah elkarteko kideak, taldearen inguruko azalpenak ematen. Argazkia: Yaalah Elkartea
Bide beretik, hurrengo urteetan
Oporrak Bakean programan parte hartzeko prest dauden harrera familia gehiagori ere laguntzeko prest daudela esan zuen Ibazetak. Yaalah Elkarteko kideek, gainera, elkarteak dituen aurrera begirako erronkak eta helburuak aurkezteko aprobetxatu zuen ekitaldia.
Hala, janari bilketa, Oporrak Bakean 2018 programaren kudeaketa osoaren nondik norakoak eta 2018an ondarrutarrek saharar kanpamenduetara egingo dutenĀ I. Elkartasun Bidaia azaldu zituzten. Eta aipatu ekintzak eta proiektuak egin ahal izateko, “saharar herriarekiko maitasuna edo interesa” duen
herritar oro ongietorria izango dela esan zuten elkarteko kideek.