Arropak eta zapatak batuko ditu Markina-Xemeingo Caritasek
Markina-Xemeingo Caritasek antolatuta, arropa eta zapata batzea egingo da datorren astean. Martitzenean [uztailak 4] eta eguaztenean [uztailak 5] egingo dute bilketa, hain zuzen, eta arropak eta zapatak 17:00etatik 19:00etara eroan beharko dira Elizetxeko geletara.
Betiko modura, arropa eta zapatak egoera onean eta ondo zarratutako poltsetan eroatea eskatu dute egitasmoaren antolatzaileek.
Arropak eta zapatak Caritas eta Rezikletaren artean sortu den erropa eta zapaten tratamendu eta berziklapenerako kooperatibara bideratuko dituzte. “30 lanpostu sortu dira langabetuentzat eta 250 pertsonei laguntzen zaie”, azaldu dute.