Autobus zerbitzua jarriko dute Lekeitiotik Isuntza eta Karraspio hondartzetaraino
Lekeitioko Udalak eta Mendexako Udalak autobus zerbitzua jarriko dute martxan Lekeitiotik Isuntza eta Karraspio hondartzetaraino, eta alderantziz. Zapatuan [uztailak 1] hasiko da martxan zerbitzua abuztuaren 31ra arte. Euria egiten duenean zerbitzurik ez dutela eskainiko zehaztu dute udal biek. Jakitera eman dutenez, autobus zerbitzu horrek 22.376,84 euroko kostua izango du bi udalerrientzat.
Lau ibibide egingo dituzte autobusek eta bidean geldialdiak egingo dituzte. Hauek izango dira geltokiak:- Bus geltokia – Karraspio: Mandaska, Arropain, goiko parkingak, Telefonika, Ioar (Sabino Arana 9), Zita (Isuntza Hondartza), Karraspio.
- Karraspio – Santa Katalina: Karraspio, Zita (Isuntza Hondartza), Taxien geltokia, Azoka (Santa Katalina 2), Palmera, Txaletak.
- Santa Katalina – Karraspio: Txaletak, San Andres, Ioar (Sabino Arana 9), Zita (Isuntza Hondartza), Karraspio.
- Karraspio – Bus geltokia: Karraspio, Zita (Isuntza Hondartza), Batzokia, Telefonika, goiko parkingak, Arropain, Mandaska.