Etxebarriko II. Film Laburren Lehiaketa antolatu du udalak
Etxebarriko II. Film Laburren Lehiaketa antolatu du aurten Etxebarriko Udalak. Gaia ipuinak izango dira.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, lanak euskaraz izan behar dira, eta gehienez 3 minutu eta 10 minutu bitarteko iraupena eduki behar dute. Film laburrak Etxebarriko udaletxean aurkeztu behar dira uztailaren 14rako, 1920×1080 Full HD memoria eramangarrian.
Irabazlea Santixau jaietan aukeratuko dute, uztailaren 25ean, epaimahaiak eta ikus-entzuleek, eta saria izango du.